Athletic

Athleticek ekainaren 24an eginen ditu presidentetzarako hauteskundeak

Bozak San Mamesen izanen dira, lehenbiziko aldiz. Egungo Zuzendaritza Batzordeak datorren igandean utziko dio karguan izateari.

2018ko Athletic hauteskundeetan bazkide bat botoa ematen. ARITZ LOIOLA / FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko maiatzaren 11
20:57
Entzun

Jakina zen denboraldia bukatutakoan eginen zituela Athleticek presidentetzarako hauteskundeak. Ordea, data zehatza jakinarazi du gaur klubak: bazkideek ekainaren 24an aukeratu ahalko dute hurrengo lehendakaria, ostiralarekin, San Mamesen aurrenekoz. Hala, hasia da atzerako kontua, eta, gaur-gaurkoz, dagoeneko badira argitutako zenbait kontu. Iragarria zenez, Aitor Elizegi ez da berriz aurkeztuko hautagai. Kontrara, beste zenbait gako lauso dira oraindik, Marcelino Garciaren etorkizuna tartean.

Elizegi lehiatik kanpo geldituta, espero da bi presidentegai izatea ekaineko hauteskundeetan. Ricardo Barkala Bilboko Portuko presidentea da bata, hark baieztatu zuenez. Bigarrena Vocento taldeko batzordekide IƱaki Aretxabaleta izanen da segur aski; martxoan hasi zen haren hautagaitzaren susmoa zabaltzen. Dena dela, oraindik ez da izan iragarpen ofizialik. Gainera, presidentegai aurkeztu nahi duenarentzat ateak zabalik dira oraindik ere. Zehazki, maiatzaren 26an irekiko da aurkezteko epea, eta ekainaren 4an itxi.

Halaber, Athleticek gaur jakinarazi du gaur egungo Zuzendaritza Batzordeak datorren igandean, maiatzaren 15ean utziko dituela bere funtzioak. Zehaztu dutenez, biharamunean aterako dute argitara hauteskunde deialdi ofiziala. Ordutik, Kudeaketa Batzordea izanen da klubaren lemazain, hauteskundeak ekarritako emaitzak oinarri, izendapen berriak izan artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.