Eguraldia

Galerna arriskua dago bihar arratsalderako, ohartarazi dutenez

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, litekeena da 60 kilometro orduko haizea egitea 15:00 eta 11:00akartean, kostaldean, eta tenperaturak 6-8 gradu jaistea.

Galerna bat Donostian, artxiboko irudi batean. RAMON ETXEZARRETA
2022ko maiatzaren 17a
12:01
Entzun

Alerta horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bihar arratsalderako, galerna gertatzeko arriskua dagoelako kostaldean. Adierazi dutenez, litekeena da 15:00 eta 19:00ak artean haizea bat-batean aldatzea mendebalde ipar-mendebaldera. Euskal Herriko mendebaldeko kostaldetik sartuz joango da galerna, iragarri dutenez.

Espero dute 60 Km/h-ko haizea egitea, eta tenperaturak 6-8 gradu jaistea ordu erdi eskasean.

Gaur litekeena da Euskal Herriko hiriburu guztietan termometroak 30 gradura heltzea edo inguratzea, Euskalmetek, Meteonavarrak eta France Meteo agentziek iragarri dutenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.