Indarkeria matxista

Zortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati andre bat jotzeagatik

Baionako Auzitegian epaitu zuten atzo, iragan maiatzaren 10an Hazparnen gertatutako erasoarengatik: bikotekide ohia jo zuen.

Indarkeria matxista salatzeko ekarretaratze bat, Miarritzen. BOB EDME
Oihana Teyseyre Koskarat.
2022ko maiatzaren 17a
17:26
Entzun

Atzo, Baionako Auzitegiak zortzi hilabeteko espetxe zigorrera kondenatu zuen 41 urteko gizon bat, bikotekide ohia jotzeagatik. Maiatzaren 10an gertatu zen erasoa, Hazparneko (Lapurdi) hotel batean. Gizona jadanik epaitua zuten indarkeria matxistagatik, eta andrearengana hurbiltzeko debekua ezarri zioten. Alta, debekua urratu zuen gizonak, eta ukabilkada bat eman zion andreari aurpegian.

Baionako auzitegiko epaileak jakinarazi duenez, beste delitu batzuengatik ere epaitua izan zen gizona: guztira, 24rengatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.