Ezbeharra

Hiru urteko haur bat hil da Corellan, ur oxigenatua edateagatik

Osasun zerbitzuek ez dute erdietsi umea suspertzea. Bertan hil da, handik gutxira.

Foruzaingoa Corellan, artxiboko irudi batean. IñAKI PORTO, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko maiatzaren 19a
16:03
Entzun

Hiru urteko haur bat zendu da gaur Corellan (Nafarroa), ur oxigenatua edanda. Umeak produktua edana zuelako berri izan du Poliziak, 13:00 aldera, eta Corellako Udaltzaingoa eta Foruzaingoa harengana joan dira haurrari arta emateko. Ondotik, osasun zerbitzuak joan dira harengana, suspertzen ahalegintzeko. Ordea, ez dute lortu, eta haurra handik gutxira hil da, 14:00 aldera.

Foruzaingoak zabaldutako informazioaren arabera, haurra etxola batean zegoen ur oxigenatua edan duenean. Polizia joan denerako, bihotz-biriketako geldialdian zen umea, larri. Oraingoz, ez dute gertatutakoari buruzko informazio gehiago plazaratu. Ikerketa abiatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.