Kamera bat aurkitu dute Bilboko ikastetxe bateko igerilekuko aldageletan

Emakumeen aldageletan jarri dute kamera, eta Batxilergoko ikasleek ikusi dute. Ertzaintza ikertzen ari da.

Igerileku bat, artxiboko irudian. JOSERAMON GOMEZ / EFE
2022ko maiatzaren 19a
18:44
Entzun

Ertzaintzak kamera bat aurkitu du Bilboko ikastetxe bateko igerilekuko emakumeen aldageletan. Ertzaintzaren arabera, norbaitek grabatzeko erabil zezakeen, eta ikerketa zabalik dute, zer gertatu den argitzeko.

Kamera Batxilergoko ikasleek aurkitu zuten, atzo. Behin zuzendaritzak haren berri izan zuenean, Ertzaintzan salaketa bat jarri zuen. Ikastetxeak ohar bat bidali die familiei, ikasleak arriskuan jartzen dituen edozein gertaera «sakonki deitoratzen» dutela esanez.

Zuzendaritzak esan duenez, gaur-gaurkoz ez dakite gertaera horiek zenbaterainokoak diren. Hala ere, ziurtatu du «bere esku dagoen guztia» egiten ari dela zer gertatu den argi dadin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.