HILDAKOA

42 urteko gizonezko bat hil da auto istripuan Zamudion

Jaurlaritzak esan du litekeena dela «osasun arazoren bat» eduki izana gidatzen zihoan bitartean

Zamudioko Ugadeguren poligonoa. BERRIA
2022ko maiatzaren 19a
20:47
Entzun

Portugaleteko auto gidari bat zendu da gaur arratsaldean, Zamudioko (Bizkaia) Ugaldeguren poligonoan aparkatuta zegoen auto baten kontra jo ostean. 42 urteko gizonezko bat da hildakoa, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bakarrik zihoan gizona autoan.

Larrialdi zerbitzuak iritsi direnean suspertzen saiatu dira, baina konorterik gabe zegoen ordurako, eta azkenean hil egin da. Jaurlaritzak esan du litekeena dela gidatzen zihoala «osasun arazoren bat» izatea. Istripuaren arrazoia argitzeko autopsia egingo diotela jakinarazi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.