Lan osasuna

Hiru langile hil dira azken 48 orduetan istripu ez-traumatikoetan

Atzo bi garraiolari bi hil ziren, Zamudion eta Iruran, eta gaur beste behargin bat zendu da, lanean ari zela, Errenteriako Gureak-en.

Apirilaren 28an Bilbon Lan Osasunaren Nazioarteko egunean egindako mobilizazioa. MONIKA DE VALLE / FOKU
2022ko maiatzaren 20a
16:06
Entzun

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, laneko hiru heriotza jazo dira azken 48 orduetan Euskal Herrian, istripu ez-traumatikoen ondorioz. Atzo ostegunez bi langile hil ziren, bata Zamudion (Bizkaia) eta bestea Iruran (Gipuzkoa); garraiolariak ziren biak.

Sindikatuaren ustez, «ez da kasualitatea garraioan ematen diren heriotzen zati handi bat arazo kardiobaskularrek eragindakoa izatea. Laneko arrisku faktoreak daude kopuru lazgarri hauen atzean: lan sedentarioa, estresa, presio eta erritmo altuak, ordutegiek eragindako bizi kalitate gabezia eta abar».

Errenteriako Gureak-en jazotako laneko heriotzarekin ere antzeko iritzia agertu du sindikatuak: «Ezagunak dira enpresak darabiltzan lan politikak, non lan karga eta erritmoak oso altuak diren».

LABen kalkuluen arabera, aurten dagoeneko hamar laneko heriotza ez-traumatiko gertatu dira Euskal Herrian, «arazo kardiobaskularrak eragiten dituzten arrazoi laboralak tarteko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.