Hilberria

Isidro Ioldi hil da, Irutxuloko Hitzaren sustatzailea eta euskalgintzako kidea

Euskararen aldeko hainbat ekinbideren alde egin du lan Ioldik. Besteak beste, Amara Berriko Urrats euskaltegia sortu zuen beste kide batzuekin batera. Irutxuloko Hitzaren administrazio kontseiluko kide izan zen urteetan.

Isidro Ioldi Amara Berriko Urrats euskaltegian. IRUTXULOKO HITZA
Nerea Lizarralde, Irutxuloko Hitza
2022ko maiatzaren 20a
16:37
Entzun

Amara Berriko Urrats euskaltegiko zuzendaria zen, eta irakasle gisa ibili zen lanean 30 urtez. Euskaltegian lan egin zuen, eta euskaltegia bera sortu eta martxan jarri zuten kideetako bat izan zen. Herritarrek euskara doan ikasteko kanpainaren alde gogor egin zuen lan, baita langileen lan baldintzak hobetzeko ere. Euskaltegian bakarrik ez, euskalgintzaren hainbat alorretan ere egin zuen lan, eta konpromiso handia izan du parte hartu duen egitasmo guztietan. Haren gerizpean babesa aurkitu dute hainbat proiektuk. Osakidetza euskalduntzeko hainbat bileratan ere parte hartu zuen. Askorentzat, euskalgintzako pieza funtsezkoa izan da.

Jarraitu irakurtzen Irutxuloko Hitzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.