Tximino baztanga

Osakidetzak tximino baztangaren lehen kasu susmagarria atzeman du

Bi edo hiru egunen buruan espero dute kasua baieztatzea edo ezeztatzea. Gizonak sintoma arinak ditu, eta ez dute ospitaleratu behar izan.

Arabako Unibertsitate Ospitalea, artxiboko irudian. DAVID AGUILAR / EFE
Irati Urdalleta Lete.
2022ko maiatzaren 20a
18:10
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi berri duenez, Osakidetzak tximino baztangaren lehen kasu susmagarria atzeman du. Gaixoa gizonezko bat da, eta tximino baztangarekin bateragarriak diren sintomekin hasi da bidalia batetik itzuli ondoren. Osakidetzako Arabako Unibertsitate Ospitalean artatu dute, eta sintoma larririk ez duenez, etxean bakartzeko agindu diote. Gaixoaren laginak aztertuta, espero dute bi edo hiru egunen buruan baieztatzea edo baztertzea tximino baztanga ote den.

Osasun Sailak ziurtatu duenez, gaixoari jarraipena egingo diote, eta harekin kontaktua izan duten pertsonak aztertzen ari da: «Euskadik Alerta eta Larrialdi Sanitarioak Koordinatzeko Zentroarekin koordinatuta lan egiten du kasu susmagarri horiek aztertzeko, eta baieztapenaren zain egon beharko du».

Nabarmendu dutenez, lehen kasu susmagarria agertuta, Osasun Saila eta Osakidetza «erne» daude. Hemendik aurrera, baieztatutako kasuen berri emango dute. Eritasunaren sintomak zein diren ere gogorarazi dute: sukarra, mialgiak, adenopatiak eta eskuetan eta aurpegian erupzioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.