Albistea entzun

Zahar etxeak

Sindikatuek salatu dute «onartezina» dela Gipuzkoako zahar etxeetako patronalaren proposamena

Kritikatu dute proposamenak, soldata igoerez haratago, ez duela «inolako hobekuntzarik» jasotzen. Ekainaren 13an egingo dute hurrengo negoziazio mahaia, eta proposamen «erreal eta ausartago» bat egiteko eskatu diote.

Gipuzkoako zahar etxetako langileek manifestazioa egin zuten atzo, Donostian.
Gipuzkoako zahar etxetako langileek manifestazioa egin zuten atzo, Donostian. Andoni Canellada / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Oihane Puertas Ramirez -

2022ko maiatzak 20 19:50

Gaur eguerdian bildu da Gipuzkoako zahar etxeetako lan hitzarmena negoziatzeko mahaia, eta aurretik egin dituzten hiru bileretan ez bezala, patronalak ituna negoziatzeko proposamen bat eraman du. Sindikatuen arabera, baina, egindako ekarpena «oso eskasa» eta «onartezina» izan da, gaur egungo egoerari irtenbide bat emango dion akordio batetik «oso urruti» dagoelako.

ELAk eta LABek salatu dutenez, proposamenak, soldata igoerez haratago, ez du «inolako hobekuntzarik» jasotzen. Horrela, sindikatuek beren proposamenak jarri dituzte mahai gainean: ELAk eta LABek plataforma bateratua aurkeztu dute, eta CCOOk eta UGTk beren proposamen propioak planteatu dituzte.

Ikusi gehiago: Gipuzkoako zahar etxeetako langileek aurrerapausoak exijitu dituzte itunaren negoziazioan

Hitzarmen «duin» bat lortzeko, besteak beste, eskatu dute soldatak igotzeko, antzinatasun eta jaiegunetako plusak igotzeko, hogei minutuko atsedenaldi ordaindua ezartzeko, kontziliazio aukerak hobetzeko, edota lanpostuen egokitzapenean aurrerapausoak emateko.

Bileran adostu dutenez, ekainaren 13an egingo dute hurrengo negoziazio mahaia, eta proposamen «erreal eta ausartago» bat egiteko eskatu dio LABek patronalari. Horrela, nabarmendu du orain arteko jarrera mantentzen badu, «irtenbide posibleak bilatu baino, gatazka hau betikotzeko» asmoa erakutsiko duela, ez duelako irtenbide baterako «inolako aukerarik» irekitzen. ELAk, gainera, berretsi du negoziazio «erreal» baterako borondaterik ez badago, ez dela «fikziozko negoziaketa» batean egongo, eta itun «duin» baten alde borrokan jarraituko duela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bilboko elkarretaratzea, gaur iluntzean; dozenaka lagun bildu dira. ©Marisol Ramirez / Foku

«Nekropolitikari» egotzi diote sarraskia Euskal Herriko protestetan

Maite Asensio Lozano

Melillako biktimen senideei elkartasuna helarazi diete, dozena bat tokitan egindako mobilizazioetan.

Irungo alarde parekidea, atzo. ©JON URBE / FOKU
COVID-19aren aurkako Moderna txertoa ©Idoia Zabaleta /Foku

Omikronaren aldaera berrietara egokitutako txertoek immunitatea handitu dezaketela adierazi dute

Edurne Begiristain

Koronabirus kasuen gorakada dela-eta, toki itxietan maskara janzteko gomendioa eman du Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak.

Donostiako Udaltzaingoaren auto bat. ©JON URBE / FOKU

Donostiara bidalitako udaltzain berri ia guztiak erdaldun elebakarrak dira, LABek salatu duenez

Julen Aperribai

Sindikatuak udalari eskatu dio bere lan poltsa osatu dezala, udaltzainek bete beharreko hizkuntza eskakizunak aintzat hartuta. Egoera bera urtero errepikatzen dela ohartarazi du, baina urtetik urtera gehiago direla euskaraz ez dakiten udaltzainak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...