Ezbeharra

21 urteko bi gazte hil dira errepide istripuan A-63an

Goizean gertatu da ezbeharra, Biriatuko ordainlekutik gertu.

Biriatuko ordainlekua, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
2022ko maiatzaren 21a
11:02
Entzun

Auto baten eta kamioi baten arteko istripua gertatu da gaur goizean A-63 autobidean, Biriatuko (Lapurdi) ordainlekutik gertu, Gipuzkoarako norabidean. Antza denez, autoak kamioiaren atzealdea jo du, eta larrialdi zerbitzuak iritsi direnerako ezin izan dute ezer egin.

Autoan zihoazen 21 urteko bi gazte hil dira ezbeharrean. Istripuaren arrazoia argitzeko, berriz datozen egunetan toxikologia eta alkoholemia probak egingo dizkietela jakinarazi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.