Lan gatazkak

Dynamobel altzari etxeak 70 langile kaleratuko ditu

Lantaldearen laurdenari eragingo dion enplegu erregulazio bat aurkeztu du. Berriobeitiko lantegia itxi eta ekoizpena Azkoiengoan pilatzea da asmoa.

Dynamobelek Azkoienen duen lantegia. BERRIA
Imanol Magro Eizmendi.
2022ko maiatzaren 24a
11:18
Entzun

Dynamobel bulego altzarien enpresak langileen laurden bat kaleratzeko asmoa du. 280 langile ditu Berriobeitiko eta Azkoiengo plantetan (Nafarroa), eta 70i eragingo liekeen enplegu erregulazio bat aurkeztu dio langile batzordeari. Era berean, beste langileei soldata %10 murriztu behar diela jakinarazi die. Zuzendaritzak jakinarazi duenez, bideragarritasun plan hau «ezinbestekoa» da Fonreci eskatu dion kreditua lortzeko.

Dynamobelek, izan ere, 7,5 milioi euroko mailegua eskatu dio Espainiako Gobernuak enpresak birkapitalizatzeko duen funtsari, eta, zuzendaritzaren esanetan, hain neurri zorrotzak hartu ezean ez du jasoko. «Gardentasun osoz» jokatzen ari dela argudiatu du, eta neurri traumatiko horiek nola hartu langile batzordearekin aztertuko duela. Enpresaren arabera, pandemiaren eraginez etenaldi handi bat egon da bulego altzarien merkatuan, eta horrek eragin du egungo egoera larria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.