Oroimen historikoa

Frankistak goraipatzen zituen plaka bat kendu dute Donostiako Polloe hilerritik

'Jainkoaren eta Espainiarengatik' eroritakoen aldeko plakak Memoria Historikoaren Legea betetzen ez duela esan dute Donostiako Udaleko ordezkariek. Aranzadi zientzia elkarteak eginiko ikerketa baten arabera, «gutxienez» hamazazpi miliziano daude han hobiraturik, frankisten artean.

Mausoleoa, plaka kendu berritan. DONOSTIAKO UDALA
Edu Lartzanguren.
2022ko maiatzaren 25a
19:49
Entzun

Espainiaren eta Jainkoaren idealak defendatzeagatik hil zituztenen oroigarri. Testu hori zeukan Donostiako Polloe hilerriko mausoleo frankistak, baina gaur goizean kendu dute Donostiako Udaleko langileek. «Memoria Historikoaren Legea betetzen ez zuen plaka bat zuen, eta, beraz, kendu eta biltegiratu egin da», esan du Ane Oiarbide Eskubide Zibilen zinegotziak.

Joan zen astean iragarri zuen Eneko Goia alkateak plaka kenduko zutela, Aranzadi zientzia elkarteak eginiko ikerketa baten ostean. Horretan ondorioztatu zutenez, frankisten artean gutxienez haien hamazazpi biktima daude han hobiraturik, haien sendiek jakin gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.