Kolonbiako bozak

Petro eta Hernandez lehiatuko dira Kolonbiako bozen bigarren itzulian

Aurreikusitako kopuruetatik gertu ibili da Petro: botoen %40 lortu ditu. Sorpresarik handiena Rodolfo Hernandez hautagai populistaren eskutik etorri da: botoen %28 lortu ditu. Federico Gutierrez eskuineko hautagaiak egurra jaso du: botoen ia %24 lortu ditu.

Gustavo Petro, botoen zenbaketaren ostean. MAURICIO DUEñAS CASTAñEDA / EFE
Nagore Arin.
2022ko maiatzaren 30a
10:33
Entzun

Gustavo Petroren ezkerreko hautagaitza Kolonbiako hauteskundeen lehen postuan agertu da bozei buruz azken egunotan zabaldu diren inkesta guztietan. Atzo lehiatu zen bozen lehen itzulian, eta lortutako kopuruak ez dira inkesta horietan aurreikusitakoetatik oso urrun ibili: botoen %40 pasatxo lortu ditu –8.526.352 boto–. Hala ere, gertatu dira inkesta horietan espero gabekoak ere.

Egurra jaso du Federico Gutierrez eskuineko hautagaiak. Kolonbiaren Aldeko Taldearen ordezkari gisa aurkeztu da, baina espero baino boto gutxiago bildu ditu: botoen ia %24 –5.057.284 boto–.

Sorpresarik handiena, baina, Ustelkeriaren Kontrako Agintarien Ligako hautagai populistak eman du: Rodolfo Hernandez presidentegaiak botoen %28 lortu ditu –5.952.748 boto–, eta, hala, Kolonbiako presidente bihurtzeko aukera du Gustavo Petro ezkerreko hautagaiarekin batera. Izan ere, hiru hautagaietako inork ez ditu lortu botoen %50, eta, hori dela eta, Petro eta Hernandez lehiatuko dira bozen bigarren itzulian, ekainaren 19an.


Rodolfo Hernandez hautagai populista, bozka ematerakoan. Mario Caicedo / EFE

Aldaketa politiko bat

Zenbait analistaren iritziz, 2012an hasi eta 2016an gauzatu zen Habanako bake akordioarekin lotu daitezke azken urteotan Kolonbian ikusten ari diren inertzia politikoak. Adituen ustez, negoziazio horiek garai aldaketa bat ekarri zuten Kolonbiako gizarte osoarentzat, eta aldaketa horiei kontra egin dieten guztiek beren apeten ondorioak jasan behar izan dituzte, bai eta gerra logikei uko egin nahi ez izateak eragindako ondorioak ere.

Ikusi gehiago:EZKERRA, AGINTEA ESKURATZEKOTAN

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.