Gerra Ukrainan

Frantziako kazetari bat hil dute Luhansken, eraso militar batean

Ukrainako armadaren arabera, Errusiaren eraso batean hil dute Frederic Leclerc Imhoff kazetaria. BFMTV telebista katearentzat lanean zebilen.

Leclerc garraiatzen ari zen blindatuaren aurrealdea, metrailak zulatuta. BERRIA
Paulo Ostolaza.
2022ko maiatzaren 30a
16:42
Entzun

«Ebakuaziorako gure ibilgailuak hamar pertsonaren bila joan dira, eta etsaiak eraso egin die. Metraila arrastoek blindatua zulatu dute, eta lepoan zauritu da akreditatutako kazetari frantziarra». Hala azaldu du gaur, Telegram bidez, Serhiy Haidai Ukrainako Armadak Luhansken duen buruzagi militarrak. Severodonetsk hirian gertatu da ezbeharra.

Hildako kazetaria Frédéric Leclerc Imhoff da; BFMTV telebista katearentzat lanean zebilen.

Haidaik bera zabaldu du sare sozialetan Leclercen akreditazioa, eta jakinarazi du bertan behera utzi dutela operazioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.