Jaiak

Ez da txosnarik egongo Iruñeko sanferminetan

Navarra Sumak ukatu egin die herri mugimenduei etxolak Alde Zaharrean jartzea, eta Herri Sanferminak koordinakundeak ez du onartu Runako parkera joatea, aurreko urteetan hara joanda dirua galdu zutelako.

Txosnak, 2016ko Sanferminetan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2022ko maiatzaren 31
20:56
Entzun

Gizarte mugimenduek ez dute jaigunerik edukiko datozen Sanferminetan. Herri Sanferminak koordinakundeak eta udala negoziatzen aritu dira azken asteotan, baina, azkenean, ez da akordiorik egon.

Udal gobernuko Navarra Suma alderdiak txosnak Alde Zaharretik atera nahi izan ditu, kosta ahala kosta. Herri Sanferminak koordinakundeak, berriz, biztanleei traba egingo ez dien eredu bat proposatu die: Oaren plazan, eta 01:00ak arte.

Hasieran, begi onez hartu zuten udalean proposamena, baina, azkenean, herri mugimenduei Alde Zaharra galarazi nahi zietenen irizpidea gailendu da.

Ikusi gehiago: Herri Sanferminak: «Ez da izanen txosnarik, baina ez gara desagertuko»

Udalak txosnak Runako parkean jartzea nahi zuen. Baina Herri Sanferminak koordinakundeko ordezkariek gogorarazi diote esperientzia txarra dutela leku horretan, jaiaren bihotzetik urrun dagoelako, eta jendea ez delako hara joaten. Izan ere, bi urtez egin zuen ahalegina han Gora Iruñea taldeak, eta dirua galdu zuen.

Herri Sanferminak koordinakundeak bihar azalduko du, zehaztasun handiagoz, zer gertatu den negoziazioetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.