Ezbeharra

Angelun 58 urteko gizon bat hil da, etxebizitza batean izandako sutean

Espainia etorbideko eraikin baten bigarren pisuan piztu da sua. Suhiltzaileek topatu dute hilotza, eta emakume gazte bat ere ospitaleratu behar izan dute.

Suhltzaileak ariketa batzuk egiten Baionan, artxiboko irudi batean. BOB EDME
2022ko ekainaren 1a
08:50
Entzun

Suhiltzaileek 58 urteko gizon baten gorpua topatu dute gaur goizean Angelun (Lapurdi), kiskalitako etxebizitza batean. Espainia etorbidean dagoen eraikin bateko bigarren pisuan piztu da sua (bost pisu ditu eraikinak), eta 32 lagun atera behar izan dituzte 21 etxebizitzetatik. Hogei urteko neska bat ere ospitaleratu dute, baina, jakinarazi dutenez, ez dago larri.

Oraingoz, ez dute argitu zerk piztu duen sua, baina ikerketa zabaldu du Baionako Fiskaltzak. Lehen arrastoen arabera, ez dirudi indarkeria zantzurik dagoenik.

Claude Olivet alkateak azaldu duenez, hiru senideko familia bati behin-behineko ostatu bat eman dio udalak, eta suhiltzaileen eta Poliziaren lana eskertu du.

Poliziaren arabera, hildakoak Diogenesen sindromea zuen, eta, horren ondorioz, litekeena da bakarrik egoteko eta etxean gauza asko biltzeko joera izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.