Ingurumena

Nafarroan sorgailu eolikoen palak birziklatzeko planta bat eraikiko dute

Hamar milioi euro inbertituko dituzte Iberdrolak eta FCC Ambitok, eta ehun lanpostu sortzea aurreikusten da. Nafarroa hegoaldean kokatuko dute lantegia.

Sorgailu eolikoen pala batzuk. IBERDROLA
Julen Otaegi Leonet.
2022ko ekainaren 1a
13:39
Entzun

Iberdrolak eta FCC Ambitok sorgailu eolikoen palak birziklatzeko planta bat eraikiko dute Nafarroan; eskala industrialean lan egingo duen Europako lehena izango da. Lehen instalazioetan hamar milioi euro inguru inbertituko dituzte bi enpresek, eta hamarkada honetan zehar ehun lanpostu sortuko dituztela aurreikusi dute, zuzenean zein zeharka.

Lantegiaren kokapena oraindik zehazteke dago, baina Nafarroa hegoaldean izango da. Enpresek adierazi dutenez, gune «estrategikoa» da. Izan ere, inguruko hainbat parke eolikoetatik «gertu» egongo da, eta instalazio eolikodun eskualdeekin «konexio onak» izango ditu.

Proiektuaren helburua sorgailu eolikoen paletako osagaiak berrerabiltzea da —hein handi batean, beira eta karbono zuntzez eta erretxinaz osatuta daude—. Birziklatze prozesuko hainbat etapa hartuko ditu barnean: aurreko tratamendua eta prestatzea, hondakinen garraioa eta birziklatutako produktuen merkaturatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.