LGTBI

Eraso homofobo bat salatu dute Sopelan

Erasoa maiatzaren 27an gertatu zen; herritar batek iraindu eta mehatxatu egin zuen biktima. Sopelako neska gazteen talde Ukatuk protestara deitu du ostiral iluntzerako.

LGTBI mugimenduak deituta, homofobiaren aurkako manifestazioa Bilbon, iazko urrian. LUIS TEJIDO, EFE
2022ko ekainaren 1a
14:10
Entzun

Herritar batek eraso homofobo bat egin zion beste bati iragan asteko ostiralean Sopelan (Bizkaia), maiatzaren 27an, alegia. EH Bilduk eman du erasoaren berri. Koalizio abertzaleak zehaztu duenez, biktimak irainak eta mehatxuak jasan zituen. Bera joan zen udaltzainengana gertatutakoa kontatzeko, eta gorroto delitua salatu zuen.

Erasoa gaitzetsi eta LGTBI kolektiboari babesa azaltzea xede, Sopelako neska gazteen talde Ukatuk mobilizaziora deitu du etzirako. Elkarretaratzea eginen dute udaletxe parean, 20:30ean. Autodefentsa transmaribibolloa izanen dute lelo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.