Zaldibarko hondamendia
Lurtek enpresak ikertu gisa deklaratuko du 'Zaldibar auzian'
Cedexen txostenak haren egonkortasun kalkuluak auzitan jarri zituen. Instrukzio epea beste sei hilabetez luzatu du epaileak, abenduaren 1era arte gutxienez.

Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiko amiltzeak ingurumenean eragindako kalteak aztertzen ari den epaileak Lurtek enpresako bi geologo ikertu gisa deklaratzera deitu ditu. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Ekologistak Martxan-ek osaturiko akusazio partikularraren eskaera ontzat hartu du. Cedex ikerketa zentroak hondamendiaren inguruan eginiko txostenean ezbaian jarri zuen Lurteken lana eta hark eginiko egonkortasun kalkuluak. Era berean, Cedexeko teknikari bat deitu du epaileak, peritu / lekuko gisa deklara dezan. Lurtekek Verter Recyclingek hala eskatuta egin zuen bere txostena 2019ko maiatzean. Geologoen deklarazioa entzun ondoren erabakiko du epaileak pertsona gehiago inputatu ala ez.
Deklarazio horiek urrian entzungo ditu epaileak, eta, ondorioz, instrukzio epea sei hilabetez luzatzea erabaki du, abenduaren 1era arte gutxienez. Era berean, Soningeo ingeniaritza bulegoko eta Construcciones Moyua eraikuntza enpresako arduran banan-banan deitu ditu lekuko gisa deklaratzera. Deituriko guztiek hiru eguneko epea dute erabakiaren aukako helegitea jartzeko.
Cedex Espainiako Gobernuko Herri Lanetako Ministerioaren esperimentazio zentroak Zaldibarko hondamendiaren inguruan eginiko txostena xehe-xehe irakurtzeko, sakatu hemen.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.