Jaurlaritzak ekainaren 15ean aurkeztuko du berdintasunaren aldeko herri ituna

Artolazabalek esan du «euskal gazteria konprometitu bat» lortzea izango dela helburu nagusietako bat.

Beatriz Artolazabal, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / FOKU
Iosu Alberdi.
2022ko ekainaren 3a
10:26
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek iragarri du ekainaren 15ean aurkeztuko dutela Berdintasunaren Aldeko eta Emakumeen Aurkako Indarkeriarik Gabeko Bizitzen aldeko Herri Ituna. Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurako kontrol saioan egin du iragarpena. Haren esanetan, sailaren esku daude itunak jasoko dituen konpromisoak. Haiek etorkizunari begiratzen diotela azaldu du, eta gizarte osoa «interpelatzen» dutela.

Itunak sei alor nagusi bereizten ditu: indarkeria matxista; justizia eta eskubide ekonomikoak; gorputzaren autonomia, eskubideak, eta sexu eta ugalketa osasuna; justizia klimatikorako ekintza feminista; mugimendu eta lidergo feministak; teknologia eta berrikuntza genero berdintasunerako. «Itunak berdintasunerako beste pedagogia bat egitea ahalbidetzea nahi dugu; erakustea zein diren erronka urgenteenak», azaldu du Artolazabalek.

EAJko Maitane Ipiñazarrek galdetu dio aferaz. Zehazki, ituna gazteen artean sozializatzeko moduez. Sailburuak erantzun du Nazio Batuetako Erakundeak bultzatutako Generation Equality ekimenaren barruan egonik, helburu nagusietako bat dela «euskal gazteria konprometitu bat» lortzeko lan egitea, «etorkizunean berdintasunaren aurrerapena bermatzeko». Nabarmendu du emakume gazteak direla «gizartea eraldatzeko tresna nagusia», eta gizonak ere «aldaketaren eragile bihurtzeko» lan egingo dela: «Gure seme-alaben belaunaldia berdintasunaren belaunaldia izatea nahi dugu».

Artolazabalen esanetan, itun hau «aurrerapen bat» da «berdintasunerako herri gisa dugun konpromisoan», eta «berdintasunaren beste pedagogia bat egiteko aukera» emango du: «Erronka larrienak zein diren erakustea eta gizarte osoari interpelazioa egitea» Hartan, 400 lagunek baino gehiagok hartu dute parte, 37 lantaldetan banatuta, eta presentzia izan dute tokiko erakundeek, kirol arlokoek, ikastetxeek, hirugarren sektoreko elkarteek eta enpresek, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.