Eibar 0-2 Girona

Eibarrek Bigarren Mailan jarraituko du

Armaginek luzapenean galdu dute Gironaren aurkako itzulerako neurketa, eta ez dute baliatu joanekoan lortutako garaipena. Gertu izan dute Lehen Maila.

Eibarreko jokalariak, gaur, partidaren ostean. JUAN HERRERO / EFE
2022ko ekainaren 5a
21:24
Entzun

Eibarrek, aurtengoz, agur esan dio Lehen Mailan jokatzeko ametsari. Armaginek oso gertu izan dute Lehen Maila, baina, lehenik Alcorconen, eta gaur Ipuruan, huts egin du taldeak. Dena alde zutenean, errematatzea falta.

Gaur igoera kanporaketako itzulerako partida galdu dute Ipuruan, luzapenean. Gironan 0-1 irabazi zuen Eibarrek, baina, gaur, lehen 90 minutuetan, 0-1 gailendu da Girona. Luzapena jokatzera behartu ditu horrek, eta hura hasi bezain pronto okertu zaizkie gauzak etxekoei: Stuanik sartu du Gironari finala jokatzeko txartela eman dion gola.

Denboraldi ona egin du Eibarrek, baina saririk gabea. Jardunaldi askotan egon da igoerako postuetan. Hasi ez zen ondo hasi, taldea eta entrenatzailea ia erabat berriak zirelako, baina azkar hartu zion neurria lehiaketari. Lehen itzulia bigarren lekuan bukatu zuen, 11 garaipenekin, sei berdinketarekin, eta soilik lau partida galduta; laurogei punturekin bukatu zuen sasoia. Almeriak eta Valladolidek 81 lortu zituzten. Kanporaketetako finala Tenerifek eta Gironak jokatuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.