Ezbeharra

Motozale bat hil da Fontellasen, auto bat jota

Hainbat ibilgailuk jo dute elkar istripuan; motorrak, auto bat eta kamioi bat ziren tartean. Hildakoak 34 urte ditu, eta Galiziakoa da. Gainerako zaurituek lesio arinak dituzte.

Zenbait foruzain istripu baten ondotik errepidea kontrolatzen Artaxoan (Nafarroa), artxiboko irudi batean. FORUZAINGOA
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko ekainaren 7a
14:53
Entzun

Hainbat ibilgailuren arteko istripua izan da gaur Fontellasko (Nafarroa) A-68 autobidean, eta motozale bat hil da horren ondorioz. Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez, 13:30 aldera gertatu da istripua. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta bi motozalek horiekin talka egin dute gero; hildakoa horietako bat da. 34 urte ditu, eta Galiziakoa da.

Hildakoak izan ezik, istripuan zauritutakoek ez dute lesio larririk, eta ez dute ospitalera joan behar izan. Larrialdi zerbitzuek bertan eman diete arta. Foruzaingoak ikerketa abiatu du, istripua zer-nola gertatu den argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.