23 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egitea egotzita

Lekuko batzuek erasoaren berri eman zioten Udaltzaingoari.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen, artxibok irudian. RAUL BOGAJO / FOKU
2022ko ekainaren 8a
11:53
Entzun

Udaltzaingoak 23 urteko gazte bat atxilotu du Gasteizen. Bikotekideari kalean eraso egitea egotzi diote.

Atzo eguerdian gertatu zen: pertsona batek 092 telefono zenbakira deitu zuen, gizon bat emakume bati eraso egiten ari zela ohartaraziz. Orduan, udaltzainak hara joan ziren. Udaltzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez, gizonak esan zien ez zela ezer gertatu, baina lekuko batzuek baieztatu egin zuten erasoa. Genero indarkeria leporatuta atxilotu zuten mutila.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.