Ezbeharra

Sute bat piztu da Burlatako bazar txinatar batean

Suteak guztiz kiskalia utzi du eraikina. Foruzaingoak zabaldu duenez, ez da zauriturik izan.

jarraia214420.png
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko ekainaren 8a
16:05
Entzun

Sute bat piztu da Burlatako (Nafarroa) bazar txinatar batean, arratsalde hasieran. Zabaldutako informazioaren arabera, sugar biziek laster batean kiskali dute dendaren barren osoa; eraikina Mugazuri industrialdean kokatuta dago. Foruzaingoak emandako informazioaren arabera, ez da zauriturik izan. Ez dute argitu sutea zerk piztu duen.

Ke beltzaren adar handiak zabaldu dira inguruan. Burlatan ez ezik, Iruñeko Txantrea auzoan eta Atarrabian ere sumatu da eragina. Sutearen ingurutik igarotako lekuko batzuek eginiko adierazpenen arabera, leherketa txikien zarata aditzen da ingurumarietan. Bazar txinatarraren ondoko hotela hustu du Foruzaingoak, barrenean direnen segurtasuna bermatzearren. Gainera, Burlatako eta Atarrabiako bizilagunei eskatu diete ez ditzatela leihoak ireki, kerik ez arnasteko.

[Albistea osatzen ari gara; aurki, informazio gehiago].

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.