Hizkuntza eskubideak jomugan

Decathlonek «euskararen aurka eginiko erasoa» salatu dute

Usurbilgo Gazte Asanbladak protesta ekintza bat egin du saltokian, horrek ordainketak euskaraz egin ahal izateko aukera kendu duelako.

Protestaren une bat, Decathlonek Belartzan duen saltokiaren aurrean. NOAUA
'Noaua' aldizkaria
2022ko ekainaren 10a
11:41
Entzun

Usurbilgo Gazte Asanbladak galdegin du Decathlonen ordainketak euskaraz egin ahal izatea, «euskara babestu, eskubideak defendatu» aldarripean bideratu duen egitasmoan.

Ordainketak gazteleraz edo ingelesez egiteko aukera dago, baina euskaraz ez. Ezin ordainketak euskaraz egin Belartzako Decathlon saltoki ezagunean.

Irakurri albistea 'Noaua' aldizkarian:Erosketak euskaraz egin ahal izatea bermatzea eskatu du Aztarrikak Belartzan

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.