Ertzaintzak 23 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, sexu eraso bat egitea egotzita

Biktima osasun etxe batean artatu behar izan dute.

Eraso matxisten aurkako manifestazio bat, Bilbon, artxiboko irudian. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2022ko ekainaren 10a
17:09
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita. Gaur goizaldean jazo da, Abando auzoan: andre batek Ertzaintzaren patruila bati abisatu dio bere lagun bati sexu erasoa egin diotela. Biktima osasun etxe batean artatu behar izan dute.

Orduan, Ertzaintza gizonezkoaren bila hasi da, eta aurkitu dutenean atxilo hartu dute sexu eraso bat egitea egotzita. Epailearen aurretik igarotzeko zain dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.