Saskibaloia

Joan Peñarroya da Baskoniako entrenatzaile berria

Bi denboraldirako kontratua izango du kataluniarrak. Valentzian aritu da sasoi honetan.

jarraia214606.jpg
Aitor Manterola Garate.
2022ko ekainaren 13a
13:36
Entzun

Baskoniak badu entrenatzailea: Joan Peñarroya (Terrasa, Herrialde katalanak, 1969). Bi denboraldirako kontratua izenpetu dute Kataluniako teknikariak eta klubak. Horrenbestez, Neven Spahijaren lekua hartuko du. Valentziaren aulkian aritu da sasoi honetan, eta ACB ligako final-laurdenetako kanporaketan galdu egin zuen orain bere taldea izango denaren aurka.

Lehenagotik Burgos zuzendu zuen, eta hiru lehiaketa irabazi talde zituen talde horrekin: Txapeldunen Liga (2020an eta 2021ean) eta Kontinente arteko Kopa (2021ean). Lan horren aurretik, Andorran egon zen, eta ACB ligara igo zuen talde hori (2014an). Manresa ere zuzendu zuen. Zortzi denboraldi daramatza ACB ligan entrenatzaile, eta hirutan aritu da Europako lehiaketetan.

Baskoniarekin lehen aldiz ariko da Euroligan. Klubak atera duen oharrean, «entrenatzaile modernoa eta lehiakorra» dela esan du, eta, besteak beste, «Baskoniaren izaera berreskuratzea» daukate hark eta klubak helburutzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.