Ezbeharra

26 urteko gazte bat hil da Arguedasen, bere autoak eta kamioi batek elkar jota

Suhiltzaileek ibilgailutik atera dute, eta Nafarroako ospitalera eraman dute, oso larri. Bertan hil da.

Gaur arratsaldean gertatu da istripua, Arguedasen. FORUZAINGOA
2022ko ekainaren 13a
20:47
Entzun

26 urteko gizonezko bat hil da gaur arratsaldean auto istripu batean, NA-134 errepidean, Arguedasen (Nafarroa). Biktimak gidatzen zuen autoa, eta, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, kamioi bat aurrez aurre jo du. Istripua 16.00 aldera gertatu da. Suhiltzaileek ibilgailutik atera dute, eta Nafarroako ospitalera eraman dute, oso larri. Bertan hil da. Kamioiaren gidaria, berriz, onik atera da. Foruzaingoa ezbeharra ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.