Leireko (Nafarroa) sutea egonkortuta dagoela adierazi dute larrialdi zerbitzuek, baina nabarmendu dute oraindik ez dagoela guztiz kontrolatuta. Bestalde, adierazi dute Olleta eta Leotz arteko eta Tafallako suteak kontrolatuta daudela behin-behinean, nahiz eta Tafallakoa atzo Larragara zabaldu zen.
Nafarroako Foruzaingoak adierazitakoaren arabera, Leireko mendilerroko sutea tximista batek sortu zuen. Astearte gauean, tximista batek mendilerroko pinu bat jo zuen, eta horrek piztu zuen sutea. Nahiz eta oraindik sutea ez dagoen kontrolatuta eta itzalita, orain arte 500 hektarea inguru erre direla adierazi dute larrialdi zerbitzuek.