Albistea entzun

'Berria zabalik' kanpaina

Errenteriako 'BERRIA zabalik' kanpainak 1.000 euroko bi sari banatu ditu

Alazne bitxi dendak 1.000 euroko bonua jaso du BERRIAn publizitatea egin ahal izateko, eta Amets Odriozolak 1.000 euroko saria jaso du, kanpainan parte hartu duten establezimenduetan erabili ahal izateko. 71 izan dira, denera, hala egin dutenak.

'BERRIA zabalik' kanpainaren sustatzaileak eta sarituak, gaur goizean, Errenterian (Gipuzkoa).
'BERRIA zabalik' kanpainaren sustatzaileak eta sarituak, gaur goizean, Errenterian (Gipuzkoa). Marisol Ramirez / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko ekainak 17 17:21

Tokiko ekonomia biziberritzea eta BERRIAri ikusgaitasuna ematea helburu, BERRIA zabalik kanpaina abiatu zuten maiatzaren 10ean Errenterian (Gipuzkoa). Bertako 71 denda eta tabernak parte hartu dute ekinaldian, eta, horrekin batera, 14.000 herritarrek bete dituzte erosketa aldian zozketan parte hartzeko txartelak.

Banatutako txartelen zozketa eginda, gaur jakinarazi ditu BERRIAk sarituen izenak. Herritarren artean, Amets Odriozolak jaso du saria: 1.000 euro izango ditu kanpainan parte hartu duten establezimenduetan gastatzeko, hiru hilabeteko epean. Dendarien eta ostalarien artean ere egin dute zozketa, eta Alazne bitxi denda izan da saritua. Denda horrek 1.000 euroko bonua izango du BERRIAn publizitatea jartzeko, egunkarian edo webgunean.

Parte hartu duten eragileek balorazio positiboa egin dute kanpainaz, eta nabarmendu dute hari esker euskarak «plazak irabazi» dituela Errenterian. Kanpainan izena eman duten tokiko merkatarien artean, gehienak arropa eta osagarrien dendak izan dira (24), eta, jarraian, osasuna eta edertasuna ardatz dituzten establezimenduak (14), janari dendak (12) eta tabernak (10). Gainera, nabarmendu dute kanpainak lagundu duela herritarrek bertako merkataritzaren alde egin zezaten, eta, halaber, eskualdetik ere bildu direla hainbat herritar erosketetara.

Tokiko eragileen sostengua ere izan du kanpainak hasieratik, BERRIAk erantsi duenez: «Errenteriako Udalak ekinaldia babestu eta erraztasun guztiak eskaini ditu, eta, hala, kanpainaren balioekin bat egin du hasieratik: euskara, tokiko ekonomia biziberritzea eta Errenteriako biztanleen egunerokoan eragitea». Horrez gain, Errenkoalde Errenteriako merkatarien elkartearen laguntza ere eskertu du. «Bazkideen arteko zubi lanak egiten eta merkatari txikiei ahotsa ematen» aritu dela azaldu du. Kutxabank finantza erakundeak ere diruz babestu du kanpaina, eta, horregatik, BERRIAk eskerrak eman dizkio.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zumaian (Gipuzkoa) eguerdian egin dute ziztadak gaitzesteko elkarretaratzea. ©Urola Kostako Hitza

Eraso matxistak salatu dituzte Donostian, Gasteizen eta Algortan

Berria

Donostian lau emakumek ziztadak salatu dituzte, eta Zumaian eta Algortan banak. Elkarretaratzeak egin dituzte hiru leku horietan erasoak gaitzesteko. Donostian, gainera, gizon bat atxilotu dute bere bikotekideari laban batekin eraso egiteagatik.

XEEK taldeak Maulen ezarri duen afixa bat, atzoko protestarako. ©G. FAUVEAU

Espekulazioaren kontra protesta egin dute Maulen

Oihana Teyseyre Koskarat

Etxe agentzietan itzuli bat osatuz egin dute manifestazioa, eta salatu dute kostaldean dagoen etxebizitzaren krisia Zuberoara heltzen ari dela

Joxean Muñoz Otaegi eta Amagoia Gurrutxaga Uranga, Donostian. ©Maialen Andres, FOKU

«Utopien funtzioa energien aktibazioa da»

Jon O. Urain

Nola irudikatu gizarte hobeak, ipar gisa hartu eta bideari ekiteko. Utopiak ez dautza gatazkarik ezean, Martinezen ustez, gatazka «modu justuagoan» kudeatzean baizik. Gizarte hobeak ez baitira «zerutiarrak»: «Beti egongo dira egitekoak».

Ilustrazioa: Eider Eibar. ©

«Utopien funtzioa energien aktibazioa da»

Jon O. Urain

Nola irudikatu gizarte hobeak, ipar gisa hartu eta bideari ekiteko. Utopiak ez dautza gatazkarik ezean, Martinezen ustez, gatazka «modu justuagoan» kudeatzean baizik. Gizarte hobeak ez baitira «zerutiarrak»: «Beti egongo dira egitekoak».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...