Indarkeria matxista

Espainiako Poliziak 40 urteko gizon bat atxilotu du Tuteran, sexu abusuak leporatuta

Larunbat gauean gertatu zen erasoa, herriaren kanpoaldeko musika festibal batean.

Tutako plaza bat. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
inaut matauko rada
2022ko ekainaren 17a
18:03
Entzun

Espainiako Poliziak 40 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbat gauean Tuteran (Nafarroa), sexu abusuak eta agintearen aurkako atentatua egotzita. Musika festibal bat egin zuten joan den asteburuan Tutera kanpoaldean, eta poliziak ohiko segurtasun sistema antolatu zuen. Igandeko ordu txikietan, emakume bat patruila batekoengana hurbildu zen, esanez gizon batek ukituak egin ziola bere lagun bati, txiza egiten ari zela.

Poliziak gizonaren bila hasi ziren, eta jasotako deskribapenarekin bat zetorren gizon bat ikusi zuten. Geratzeko eskatu zioten, eta hura bizikletaz ihes egiten saiatu zen. Handik metro gutxira harrapatu zuten gizona, eta hark adierazi zien ez zuela neskarik ukitu. Gizona miatzen hasi ziren, eta, Poliziaren arabera, oldartu egin zitzaien, eta menderatu egin behar izan zuten. Ordu batzuk lehenago, estupefazienteak bide publikoan eramateagatik zigor eskaera ezarri zion beste patruila batek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.