Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Bizkaian, langile bati sexu erasoa egitea eta diru truke haurdun geldi zedila eskatzea leporatuta

Jaurlaritzak zabaldu duenez, atxilotuak 5.000 euro eskaini zizkion biktimari, salaketa ez jartzearen truke. Gizonezkoaren bikotekidea ere atzeman du Poliziak, enplegatuen eskubideak urratzeagatik.

Portugaleteko kale bat, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO, FOK
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko ekainaren 18a
12:35
Entzun

Poliziak bi enpresari atxilotu ditu Bizkaian, langileen eskubideak urratzea leporatuta. Bi enpresari horiek bikote dira, gizonezko bat eta emakumezko bat, eta Durangon eta Portugaleten (Bizkaia) dituzte negozioak. Lan baldintzei dagozkien arau hausteak ez ezik, beste delitu batzuk ere egotzi dizkiote gizonezkoari: langileetako bati sexu erasoa egitea leporatu diote, ukituak egitea besteak beste. Halaber, biktimak salatu du harekin haur bat edukitzeko eskatu ziola gizonak, diru truke.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, biktimak ekainaren hasieran jarri zuen salaketa. Kontatu zuen bi urtez izan dela enpresarientzat lanean, eta, besteak beste, salatu zuen sekula ez zuela izan kontraturik. Biktima emakumezko migrantea da, eta ertzainei adierazi zien bera ez zela egoera horretan zen langile bakarra. Emakumeak orduan salatu zituen jasandako sexu erasoak ere. Adierazi zuenez, enpresaren jabearen etxean egiten zuen gaua maiz, eta gau horietako zenbaitetan gizonak eraso egin zion; «ukituak», biktimaren hitzetan.

Gainera, biktimak salatu du gizonak 20.000 euro eskaini dizkiola harekin haur bat eduki dezan. Biktimak salatuko zuen beldurrez, gizonak dirua eskaini zion deus kontatu ez zezan: 5.000 euro.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.