Kolonbia

Petro, Kolonbiako eragileekin azken saioan

Martxelo Otamendi, Bogotan berriemaile
2022ko ekainaren 18a
16:00
Entzun

Kolonbiako 70 gizarte eragileekin egindako bilkurarekin bukatu zuen atzo Gustavo Petro hautagai ezkertiarrak hauteskunde kanpaina.

Hilabeteak daramatza Petrok esanez Kolonbiak gaurko egoera txarretik ateratzen lagunduko duen Akordio Nazionalaren ideia bultzatzen. Ideologia guztiak bilduko dituen akordioa izatea nahi du, Kolonbiako potentzialitatea sustatu duena eta oinarrizkoak eta denboran asko irauten ari diren era guztietako arazoei irtenbidea emateko bidea erakutsiko duena.

Igandeko presidentetzarako kanpainari bukaera kualitatiboa eman nahi izan zion Petrok, Akordio Nazionalaren ideiaren bat egin duten 70 eragile bildu zituen mahaiaren bueltan, Marriott hotelean, Bogotako hotelik garestienetako batean.

Alejandro Gaviria liberalak egin zuen zeremoniaburu papera, erakutsi nahian ezkerrekoak ez direnek ere bat egiten dutela Akordio Nazionala lantzen hasteko beharrarekin. Akordio Nazionalaren babes taldearen aurkezpena eta lehen bilera Petroren hauteskunde ekitaldi bat izan zen, azkena kanpaina honetan; hitza hartu zuten guztiek “Kolonbiako hurrengo lehendakari” deitzen baitzioten hitza hartu orduko.

Talde heterogeneoa bildu zuen Petrok. Azken hamarkadotan aurkari politiko izan dituen liberalak eta kontserbadoreak, eta horiekin batera jeneral erretiratu bat, Auzitegi Konstituzionaleko lau lehendakari ohi, Auzitegi Goreneko lehendakari ohi bat, Estatu Kontseiluko lehendakari ohi bat, feministak, komunitate afrokolonbiarren ordezkariak, intelektualak, kirolariak, sindikalistak, enpresariak… Talde zabala kanpaina bukaeran Petrori babesa emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.