Ezbeharra

Moto gidari bat hil da istripuz, Beran

Frantziako herritartasuna duela zabaldu dute, baina ez da zehazterik izango oraingoz euskal herritarra ote den. Beste bi pertsona zauritu dira.

Istripuaren ostean hartutako irudia. FORUZAINGOA.
2022ko ekainaren 19a
19:53
Entzun

Igande eguerdian trafiko istripu larri bat izan da Beran (Nafarroa), eta, Foruzaingoak jakinarazi duenez, 50 urteko moto gidari bat hil da. Beste pertsona bat larri zauritu da ezbeharrean, eta beste bat, arin. 13:25ean izan da istripua, NA-4410 errepediko 4. kilometroan. Hiru motok jo dute elkar.

Albiste agentzien arabera, Frantziako herritartasuna du hildakoak, eta BERRIAk oraingoz ezin izan du baieztatu euskal herritarra den. Istripuaren ostean, gertatutakoa ikertzen hasi dira Elizondoko eta Iruñeko foruzainak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.