Paisaia etsigarria utzi dute garrek

BERRIA Nafarroa erdialdean da suak atzean utzi duten arrastoaren berri emateko.

Uxue inguruak, erreta. VILLAR LOPEZ, EFE
joxerra senar
2022ko ekainaren 20a
10:55
Entzun

Erreniegako tunela igarota, paisaia etsigarria da. Mendiko hego hegala, kiskalita, ke adar batzuk airean oraindik. Autobidearen bi aldeetan, lurra belztuta. Kilometroak aurrera, eta berdin. BERRIA Nafarroa erdialdean da suak atzean utzi duen arrastoaren berri emateko. Nafarroa erdialdea sutan da ostiralaz geroztik, eta paisaia etsigarria utzi dute garrek.

«Garia erregai moduko bat izan da», adierazi du nekazari batek. Nafarroako Gobernuak uzta biltzeko makinekin egin beharreko lanak bertan behera uzteko agindu du asteazkenera arte. Hainbat iturriren arabera, baliteke uzta biltzeko lanetan piztu izana suak; uzta jasotzeko sasoia da hau, eta, azken asteetako lehortearen ondorioz, edozein gar nahikoa da sute handi bat eragiteko.

«Pago de Obanos upategian oso gaizki pasatu zuten larunbatean, etorri ezinik, jakin gabe zer gertatu den. Zortea izan dugu; txarrean pozik gaude». Ingurua erreta baina errepide eta bideek inguratua, upategia onik da. Igande goizera arte ezin izan ziren etorri ikustera. Legardara doan errepidea itxita dago, sutea oraindik piztua den seinale. Erre usaina oro har.

Obanosen, txalet bat erre zen, eta kooperatibako teilatua. Herria «urduri eta triste» dago Arantxa Gonzalez alkatearen arabera. Arrapaladan etorri zen sua larunbatean, 14:40 aldera. «Kaos bat izan zen». Bizilagunek egin zuten suebakia erabakigarria izan zen suaren bidea eteteko. Nafarroako Gobernuak eskerrak eman dizkie atzo lan horretan lagundu zuten nekazariei eta boluntarioei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.