Lan gatazkak

Bizkaiko garbitzaileak kalera irten dira, genero arrakala salatzeko

Sektoreko lanaldi osoko soldatak ez dira iristen urtean 16.000 eurora. Garbitzaileek 1.200 euroko soldata eskatu dute, hamabost ordainsaritan.

Apirilaren 27ko Bizkaiko bulego garbitzaileen manifestazioa. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Julen Otaegi Leonet.
2022ko ekainaren 20a
15:40
Entzun

Lehen greba eguna izan dute Bizkaiko eraikinetako eta lokaletako garbitzaileek. Sektoreko 11.000 langileri eragiten die lan hitzarmeneko genero arrakalak, eta, hori salatzeko, ehunka garbitzaile atera dira Bilboko kaleetara. Mobilizazioa Miribillako Samsic enpresaren egoitzatik hasi dute, eta Limpiezas Garnica parean amaitu.

ELA sindikatuak adierazi duenez, sektoreko lanaldi osoko soldatak ez dira urtean 16.000 eurora iristen –gogorarazi du garbitzaile askok lanaldi erdiko kontratuak dituztela–. Soldata arrakala amaitzeko, hileko 1.200 euroko soldata galdegin dute langileek, hamabost ordainsaritan.

Martxotik dihardute langileek gatazkan, eta bihar ere beste greba egun bat izango dute sektoreko garbitzaileek. 11:00etan Bilboko Plaza Biribiletik abiatuko dira, eta Kale Nagusian amaitu, Cebek patronalaren egoitza parean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.