Hilketa

Gizon batek anaia hil du Tafallan, eta bere burua entregatu du

Bart gauean izan da hilketa, eta Foruzaingoa kasua ikertzen ari da. Hiltzaileak bi sastakada eman dizkio bere anaiari.

Foruzain bat, artxiboko irudi batean. IñIGO URIZ / FOKU
2022ko ekainaren 21a
09:21
Entzun

Gizon batek anaia hil du bart gauean Tafallan (Nafarroa). Foruzaingoak jakinarazi duenez, hiltzaileak bere burua entregatu du 06:30ak aldera, eta kasua ikertzen ari dira. Hildakoak 50 urte zituen; hiltzaileak, berriz, 44, eta aurrekari penalak ditu droga trafikoagatik.

Hilketa San Martin Unx kalean gertatu da, bi anaiak elkarrekin bizi ziren etxean. Hiltzaileak bi sastakada eman dizkio anaiari, bat lepoan eta bestea aurpegian. Drogen edo alkoholaren eraginpean ote zegoen jakiteko egin dizkioten probetan negatibo eman du. Foruzaingoaren arabera, bi senideen arteko harremana ez zen ona, eta aurrez ere izan zituzten liskarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.