Albistea entzun

Gastronomia

Fatmata Binta sukaldari sierraleonarrak irabazi du 2022ko Basque Culinary World Prize saria

Afrikako fula etniaren kultura eta gastronomia ezagutarazteagatik saritu dute sukaldaria. 100.000 euro jasoko ditu, nahi duen proiektua gauzatzeko.

Fatmata Binta sukaldari afrikarrak irabazi du 2022ko Basque Culinary World Prize saria
Fatmata Binta sukaldari afrikarrak irabazi du 2022ko Basque Culinary World Prize saria Basque Culinary Center Tamaina handiagoan ikusi

Ane Insausti Barandiaran -

2022ko ekainak 21 12:24

Afrikako fula etniako gastronomiaren eta kulturaren esentzia dibulgatzeagatik jaso du Fatmata Binta sukaldari sierraleonarrak 2022ko Basque Culinary World Prize saria. Izan ere, Dine on a Mat proiektuaren bitartez (Afaldu alfonbra gainean), fulen gastronomiaren ohiturak eta zaporeak partekatzen ditu Bintak, eta horri esker lortutako dirua Ghanako komunitatearen proiektuak laguntzeko erabiltzen da. Bintaren arabera, Ghanako hamabi komunitatetako eta lau eskualdetako hirurehun familiak baino gehiagok izan dituzte dagoeneko onurak proiektuari esker. 100.000 euroko saria jasoko du, BCCren eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

Ez da Bintak martxan daukan proiektu bakarra, ordea. Fulani Kitchen izeneko fundazioan ere aritzen da, eskualde guztiko emakumeak hezi eta ahalduntzeko helburuz. Emakumeen santutegi izango den zentro bat eraiki nahi dute, haien hezkuntza beharrak, eta behar sozial eta komunalak asetzeko. Horrez gain, hainbat produktu prozesatzeko eta ontziratzeko babesleku gisa ere funtzionatuko du zentroak.

Epaimahaikideak BCCeko Nazioarteko Batzordeko kideak izan dira, Joan Roca sukaldaria buru zutela. Gaur ematen dute sariaren berri, Gironan (Herrialde Katalank). Saria ematen duten zazpigarren aldia da, eta gastronomiaren bidez gizarte integrazioan, jasangarritasunean eta elikadura hezkuntzan egiten duen lanagatik nabarmendu dute Bintaren proiektua.

Bintaren lanaz gain, beste bi aipamen berezi egin ditu BCCk: batetik, Douglas McMasterri Erresuma Batuko sukaldariaren Zero Waste Cooking School proiektua txalotu du, zero zabor filosofia bultzatzeko egindako lanagatik; bestetik, Edson Leite sukaldari brasildarraren Gastronomia Eskola Periferikoa goraipatu du, gazteak sukaldaritzan trebatzeko eta laguntzeko diseinatzeagatik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iruñeko Alde Zaharreko udalbatza txikiko kideak, atzo, goxokiak botatzen, San Fermin Txiki bestetan. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Gozo eta gogo zaparrada

Iker Tubia

Hasi dira Iruñeko San Fermin Txiki bestak, karrikak hartzeko gogo handiz. Jendetza batu da txupinazoan: dantzan zaharrenak, eta goxokien ehizan gazteenak. Denak zeruari so.
1 ©MONIKA DEL VALLE / @FOKU

'Janponia' nonahi

Jakes Goikoetxea

Euskal Herrira ere iritsi zen Japoniako sukaldaritzaren goraldia, eta hango platerak ohikoak bihurtu dira jatetxeetan eta etxeetan. Donostiako Akari, eta Bilboko Kuma eta Oh! Taku hiru jatetxe japoniar dira.

Andoni Luis Adurizek eta haren lantaldeak Nineu jatetxearen kontzeptua berritu dute, eta Muka sortu dute Donostian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Suaren aukerak platerean

Amaia Jimenez Larrea

Donostiako Muka jatetxeak sua du bere plateren ardatz. Bi hilabete daramatza irekita Kursaalean, Nineu jatetxearen kontzeptuaz gogoeta egin eta hura eraldatu ondoren.
 ©DISNEY PLUS

Etorkizunik ez zuretzat

Mikel Yarza Artola

Disney Plus plataformak Sex Pistols punk talde mitikoaren inguruko 'Pistol' telesaila plazaratu du. Danny Boylek zuzendu ditu sei atalak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...