Albistea entzun

Oporrak Euskal Herrian

GOZATU Gorbeiako naturagune zoragarriaz mendiko bizikletan

Gorbeia Jomuga Turistikoak Gorbeia Bira Bike Tour egitasmoa abiatu du. Gorbeia mendiaren inguruko naturagune paregabeaz gozatzeaz gain, altxor ugari aurki daitezke, bizikletan txango ederrak eginez.

Paisaiekin liluratzeko aukera egongo da ibilbidean.
Paisaiekin liluratzeko aukera egongo da ibilbidean. GORBEIA-EUSKADI

Araba eta Bizkaia artean, euskal mendizale guztiek maite duten Gorbeia mendia dago, gurutze ezagunaz apainduriko tontor ezagunarekin, eta inguruan, parke natural zoragarri bat, paradisu natural bat. Herri xarmagarriak biltzen dituen naturagune aparta da, paisaia liluragarriez, ondare aberatsaz, eraikin ikusgarriez, kulturaz eta gastronomiaz gozatzeko ezin hobea. Gorbeia Jomuga Turistikoak prestatu duen Gorbeia Bira Bike Tour ibilbidearen bidez, hori guztia ezagutu daiteke, mendiko bizikletarekin txango ederrak eginez, horretarako aproposak diren bidexketan barrena. Bizipen ahaztezinak izango dira bisitarientzat. Horretaz guztiaz gozatzeko, ibilbidea hainbat etapatan egitea gomendagarria da.

Baserri eta eraikin txundigarriak ikus daitezke. GORBEIA-EUSKADI

Ehun kilometro inguruko ibilbide zirkularra da. Murgiatik abiatu eta Legutiora doan tarteak ez du desnibel handirik, eta edonork egiteko egokia da. Ibilbideari jarraituz, berriz, Legutiotik Orozkora joateko eta Orozkotik Murgiara itzultzeko tarteak zailagoak dira, desnibel handiagoa dute, baina mendiko bizikletan ibiltzen ohituta dagoenak ez du arazorik izango, are gutxiago bizikleta elektriko batekin ibiltzen bada. Gorbeia Bira bi egunetan egitea interesgarria da, eta beste egun batean Gorbeia mendiaren tontorreko gurutzera igo daiteke, Zarate herritik abiatuta.

Ibilbidea ezin hobea da toki benetan eder eta interesgarriak ikusteko. Besteak beste, Areatza, Legutio eta Otxandio herrietako herrigune historikoak, baserri txundigarriak, Sarriako zubi ezaguna, Kurtzeganeko menhirra eta Araneko harria —biribila, gurutze greko bat zizelkatua dauka—. Halaber, aipagarriak dira Orozko, Ibarra, Burbona, Sarria, Murgia, Zarate, Zaitegi, Ondategi, Gopegi, Etxaguen, Elosu eta Oleta herriak, txikiak eta politak. Herritarrek esku zabalik eta atsegin handiz hartzen dituzte bisitariak. Sarrian Parketxea dago, Gorbeiako parke naturaleko interpretazio zentroa.

Bizikletaren gainean, naturaz eta ondareaz goza daiteke Gorbeia Bira Bike Tour ibilbidean. Irudian, Sarriako zubia. GORBEIA-EUSKADI

Gorbeiako parke naturalean askotariko konfigurazio geologikoa eta biologikoa duten lekuak daude. Horrela, hegoaldean dago aberastasun hidrologikorik handiena, eta aipagarriak dira Baias eta Zubialde ibaiak eta Urrunagako eta Albinako urtegiak. Landaredi eta geologia aldetik, parkean toki arrokatsuak daude, Arraba bezalako larre zabalak, harizti eta pagadi hostotsuak —Albertiako, Altubeko, Izartzako eta Presazelaiko pagadiak ikusgarriak dira—, eta Itzinako biotopo babestua bezalako eremu karstiko harrigarriak.

Zerbitzuak

Ibilbidea Otxandiotik hasiz gero, bizikleta elektriko bat Axpe Ebike enpresari alokatzeko aukera dago 625-70 20 19 telefono zenbakira deituta. Gainera, bizikleta elektrikoak beste edozein tokitan alokatzeko aukera dago, Ebike by Vialkiren zenbakira deituz (607-19 71 30).

Gorbeia Bira Bike Tour esperientziaz erabat gozatzeko, ibilbidean zehar edo ibilbidetik hurbil, otordua egiteko eta ostatu hartzeko toki bikainak daude: Murgiako La casa del Patron eta Nagusi hotel-jatetxeak, Areatzako hotel-bainuetxea, Zeanuriko Etxegana hotela, Etxegorri landetxea eta Otxandioko Koikili aterpetxea.

Argibide guztiak jaso daitezke Gorbeia Jomuga Turistikoaren webgunearen bidez eta Wikloc plataformaren bidez

Albiste gehiago

Harixa programa barruko hitzarmena sinatu duten entitateetako ordezkariak. ©BERGARAKO UDALA

Euskara lan munduan sustatzen

Bergarako Udala

Bergarako 38 entitatek euskara lan munduan sustatzeko konpromisoa hartu dute Harixa programako hitzarmena sinatuta.

Aitzol Perez de San Roman Uria eta Aitziber Arnaiz Garmendia. ©OIARTZUNGO UDALA

«Hitanoa indartuz, tokiko euskalkia eta euskara bera indartuko dugu»

Oiartzungo udala

Aitzol Perez de San Roman Uria eta Aitziber Arnaiz Garmendia Euskaraldiko Oiartzungo suspertzaile eta Oiartzungo Udaleko Euskara teknikaria

Aurten ere, Eroskik lankidetza hitzarmena egin du Euskaraldiarekin. ©MITXI

Hizkuntza ohituretan eragiten

Eroski

Eroski kooperatibak eta Euskaraldiak lankidetza hitzarmen bat egin dute, herritarren hizkuntza ohituretan eraginez, euskararen erabilera sustatzen duen egitasmo hau bultzatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Gorbeialdeko kuadrilla

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.