Albistea entzun

Migratzaileak

Sizilian lehorreratzeko baimena jaso du 'Aita Mari'-k

Bihar porturatuko da erreskate ontzia, Augusta portuan. Joan den astean Mediterraneoan erreskataturiko 112 lagun dira barrenean.

'Aita Mari' erreskatze ontzia Mediterraneo itsasoan, joan den astean.
'Aita Mari' erreskatze ontzia Mediterraneo itsasoan, joan den astean. Salvamento Marítimo / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2022ko ekainak 22

Aita Mari erreskate ontziak Mediterraneo itsasoan erreskatatutako ehundik gora migratzaileek badute non lur hartu. Azken orduotan, lehorreratzeko portu seguru baten bila izan da ontzia. Egunak eman ditu baimena erdietsi nahian, eta gaur jaso du baiezkoa azkenik: Siziliako Augusta portuak eman die aukera. Bihar goizean dira ailegatzekoak.

Orain dela bederatzi egun abiatu zuten azken operazioa, eta 112 migratzaile erreskatatu dituzte guztira ordutik. Ostiralean hartu zituzten azkenak: 45 lagun.

Non porturatu ez zutenez gero, etsipenez, ontzian ziren zenbait migratzailek gose greba hastea erabaki dute orain gutxi.

Ikusi gehiago: 'Aita Mari'-k erreskatatutako hainbatek gose greba hasi dute

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

UPNk PPri leporatu dio Navarra Suma koalizioa amaitutzat ematea

Irati Urdalleta Lete

Javier Esparzak «estrategia aldaketa bat» ikusten du PPn. UPNk uda amaitutakoan hartuko ditu Navarra Sumaren inguruko erabakiak
Donostiako Udalak eraso matxisten kontra igandean egindako elkarretaratzea. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Beste bi eraso matxista izan dira asteburuan, Gasteizen eta Irunen

Gotzon Hermosilla

Bi gizonezko atxilotu dituzte. Donostian labankadaz zauritutako emakumea larri dago oraindik
Eneritzen izandako istripua; larri zauritu da 21 urteko gazte bat. ©Nafarroako suhiltzaileak.

Gidari bat hil da Tebas-Muru Artederretan, autoa bidetik irten ondoren

Berria

N-121 errepidean gertatu da ezbeharra. Eneritzen izandako beste istripu batean, larri zauritu da 21 urteko gazte bat.

EHUko Zuzenbide fakultatea, Donostian ©Jon Urbe/ Foku

EHU munduko 400 unibertsitate onenen artean mantendu da

Edurne Begiristain

Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak urtero egiten duen munduko unibertsitate onenen zerrendan segituko du EHU Euskal Herriko Unibertsitateak. EHUk zazpi espezialitate ditu munduko lehen 200 unibertsitateen artean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...