FUTBOLA
Espainiako Lehen Mailako egutegia zozkatu dute
Abuztuaren 14an jokatuko dute lehen jardunaldia, eta euskal taldeek partida hauek izango dituzte: Athletic-Mallorca, Osasuna-Sevilla eta Cadiz-Reala

Espainiako Lehen Mailako euskal taldeek badakite zein izango den ligako egutegia. Abuztuaren 14an jokatuko dute lehen jardunaldia, eta partida hauek izango dituzte: Athletic-Mallorca, Osasuna-Sevilla eta Cadiz-Reala. Azken jardunaldia, berriz, ekainaren 4an jokatuko dute, eta partida hauek izango dituzte: Reala-Sevilla, Real Madril-Athletic eta Osasuna-Girona.
Hamabi derbi jokatuko dituzte, eta jarraian izango dira lehen itzulikoak, 15., 16. eta 17. jardunaldietan, urteko azkenekoan (abenduak 31) eta 2023ko aurreneko bietan (urtarrilak 8 eta 14): Reala-Osasuna, Athletic-Osasuna eta Reala-Athletic izango dira derbiak.
Bigarren Mailan, berriz, Eibar-Tenerife eta Leganes-Alaves izango dira lehen partidak, eta Huesca-Eibar eta Las Palmas-Alaves azkenekoak. Azaroaren 20an jokatuko da lehen derbia, Ipuruan, eta otsailaren 5ean bigarrena, Mendizorrotzan.
Ez da partidarik jokatuko azaroaren 9tik abenduaren 31ra, Munduko Kopa jokatuko baitute Qatarren azaroaren 21etik abenduaren 18ra.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.