Infografia interaktiboa
Euskal Herria eta Kataluniaren arteko «ekimen bateratu gehiago» iragarri dituzte
Pirinioetako hirurehun gailur baino gehiago argiztatuko dituzte gaur, Euskal Herriaren eta Kataluniaren burujabetzaren alde.
Gure Esku-k, ANC Biltzar Nazional Katalanak eta FEEC Kataluniako Txangozale Erakundeen Federazioak, Omnium Cultural eta Artistes de la Republica elkarteen laguntzaz, hirurehun tontor baino gehiago argiztatuko dituzte gaur iluntzean, Pirinioetako Bidea izeneko egitasmoan. Helburuak, horra: «herri gogoa» berpiztea, burujabetzaren alde mobilizatzea, gai horretan euskal herritarren eta katalanen arteko elkarlana sustatzea eta aldarrikapen horren mezua nazioarteratzea.
Euskal herritarrek 154 gailur argiztatuko dituzte, hasieran aurreikusitakoa baino 39 gehiago: 97 Euskal Herrian eta 57 Erdialdeko Pirinioetan. Denetara, katalanekin batera, hirurehun gailurretik gora. 91 gailur 'gorri' eta 63 'berde', ÂÂhorrela sailkatu dituzte tontorrak: gailur gorriak, zailtasun tekniko eta fisiko handiagokoak, eta berdeak, errazenak eta irisgarrienakÂÂ. Asmoa da argi lerro bat osatzea Higer lurmuturretik Creusera. Oraindik ere badago tokia batzuetan, batez ere Izaban, San Martingo Harrian eta Portalet inguruan.
Zuzeneko kontakizuna
Junts alderdiko ordezkaritza bat joan da ekitaldi nagusira.
Els diputats i membres de l’executiva @gloriafreixav, @davidsaldoni i el delegat Ricard Pérez (@vegueria9) han assistit en representació de @JuntsXCat a l'acte central d'encesa del primer farell que ha donat pas a la il·luminació de més de 300 cims ⛰️#ViaPirinenca pic.twitter.com/4oY35iivrF
— Junts per Catalunya— (@JuntsXCat) July 2, 2022

Edu Lartzanguren
Ekimenari sostengua eman dioten alderdietako ordezkariak elkartu dira Jaizkibelen.
Pirinioetako Bidearekin bat egin duten ordezkari politikoak ere elkartzen ari dira. @berria @Gure_Esku @assemblea @FEEC_cat @omnium pic.twitter.com/bkREDlgmVQ
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) July 2, 2022

Edu Lartzanguren
Artxuria, Pic d'Aneu, Sacroux, Baines. #PirinioetakoBidea #ViaPirinenca pic.twitter.com/QRFj6Cj6Jc
— Gure Esku (@Gure_Esku) July 2, 2022

Edu Lartzanguren
Batzuek etxetik gertuko mendiak aukeratu badituzte ere, beste batzuk ia 3.000 metroraino igo dira.
Iritsi gara, #Arriel mendian 2.824 metrotara#PirinioetakoBidea#ViaPirinenca#LightsForFreedom pic.twitter.com/aXoYcO5iMQ
— ibai iriarte (@ibaiiriarte) July 2, 2022

Edu Lartzanguren
Jendea abiatu da Jaizkibel gainera. Gero eta gutxiago falta da Pirinioetako 300 gailur baino gehiago argiztatzeko. Horietako 154 argiztatuko dituzte euskal herritarrek. @berria @Gure_Esku @omnium @assemblea @FEEC_cat pic.twitter.com/yGzxDZY9LJ
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) July 2, 2022

Edu Lartzanguren
Ikurrinak eta 'senyera'-k
Pirinioetan zehar barreiaturiko mendizaleen bidalitako argazkia zabaltzen ari da Gure Eusku. Gailur izenak, ikurrinak eta Kataluniako banderak.
Belagua, Lindus, Malacara, Baigura.#PirinioetakoBidea #ViaPirinenca pic.twitter.com/NpbN8D8129
— Gure Esku (@Gure_Esku) July 2, 2022

Edu Lartzanguren
Eta Katalunian, zer?
Katalunian ere gailurretarako bidean dira dagoeneko.
Comencem a caminar 🏔 Cap el cim del Puig de Padrets #ViaPirinenca #PirinioetakoBidea
— assembleaVic (@ANC_Vic) July 2, 2022
Llum per la #independència pic.twitter.com/71l8aCcCnq

Edu Lartzanguren
Jaizkibelgo Behatokian du ekimenak gune nagusietako bat. Gailurra argiztatzeko ekintzan parte hartu nahi duen orok 21:00etarako Jaizkibelgo Behatokian edo Paradore Zaharrean egon beharko du. Eragile politikoak ere han elkartuko dira.
Jaizkibelgo Behatokia izango da gune nagusietako bat. Bertan elkartuko dira Euskal Herriko alderdi politikoak eta eragileak ere: ordezkaritza bidaliko dute @eajpnv k, @ehbildu k eta @LABsindikatua k, besteak beste. @Gure_Esku @berria pic.twitter.com/1TRtYb2ymo
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) July 2, 2022

Edu Lartzanguren
Gure Eskuko Josu Etxaburuk aurrekoan azaldu zion BERRIAri Pirinioetako Bidea ekimenak «herri gogoa berpiztea» duela helburu. Irakurri hemen elkarrizketa.

Edu Lartzanguren
Gure Esku erakundearen da antolatzaileetako bat, eta horren bozeramaile Josu Etxaburuk nabarmendu du Kataluniarekin batera antolaturiko ekimenaren garrantzia.
@Gure_Esku ren bozeramaile Josu Etxaburuk esan duenez, Kataluaniarekin elkarlanean antolatu duten ekimena "mugarri bat" izango da erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidean. @Gure_Esku pic.twitter.com/XBe8z4PiQC
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) July 2, 2022

Edu Lartzanguren
Jazkibel, oinarrizko kanpalekua
Mobilizazioaren hasiera Jaizkibelen ezarri dute antolatzaileek, Gipuzkoan, eta hura da gune nagusietako bat. Han dago BERRIAko Irati Udalleta Lete kazetaria, prestakizunen berri ematen.
Gero eta jende gehiago dator. Orotara, 300 gailur baino gehiago argiztatuko dituzte euskal herritarrek eta kataluniarrek. @berria @Gure_Esku pic.twitter.com/TjQX4C36mH
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) July 2, 2022

Edu Lartzanguren
Argia, tontorretatik
Pirinioetako hirurehun gailur baino gehiago argiztatuko dituzte gaur, Euskal Herriaren eta Kataluniaren burujabetzaren alde. Jendea mugitzen hasi da dagoeneko tontorretara, eta gertatu ahala kontatuko dugu hemen.
@Gure_Esku k, ANC Biltzar Nazionak Katalanak, FEEC Kataluniako Txangozale Erakundeen Federazioak antolatuta eta Omnium Cultural eta Artistes de la Republica elkartearen laguntzarekin, Pirinioetako Bidea egingo dute. Jendea batzen ari da Jaizkibel inguruan, Guadalupen. @berria pic.twitter.com/61O7xm3uaW
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) July 2, 2022

Edu Lartzanguren
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.