Albistea entzun

Infografia interaktiboa

Euskal herritarrek 154 gailur piztuko dituzte Pirinioetako Bidean

Astebete falta da erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizaziorako, eta hasieran iragarritakoak baino berrogei gehiago izango dira euskal herritarrek argiztatutako gailurrak.

Jon O. Urain -

2022ko ekainak 24

Bihar zortzi egingo dute Pirinioetako Bidea: Gure Esku-k, ANC Biltzar Nazional Katalanak eta FEEC Kataluniako Txangozale Erakundeen Federazioak Omnium Cultural eta Artistes de la Republica elkarteen laguntzaz antolatutako mobilizazioa. Erabakitzeko eskubidea lortzeko bidean «herri gogoa» berpiztea ezinbestekoa dela uste du Gure Esku-k, eta, deialdiarekin, burujabetzaren aldeko aldarrikapena nazioartera ere zabaldu nahi dute antolatzaileek.

Astebete falta da horretarako, eta hasieran iragarritakoak baino gehiago izango dira euskal herritarrek argiztatuko dituzten gailurrak; 115 ziren hasieran, baina 154 izango dira azkenean. Antolatzaileek kolore gorriarekin eta berdearekin identifikatu dituzte tontorrak, horiek zailtasunaren arabera sailkatzeko. Horiek horrela, euskal herritarrek 91 tontor gorri argiztatuko dituzte, eta 63 berde. BERRIAk mapa batean jaso du zer gailur dauden jada beteta, eta zeintzuetarako dagoen oraindik izen ematea zabalik.

Gailur guztien artean 97 Euskal Herrian daude, eta 57 Erdialdeko Pirinioan. Denetara, 300 gailurretik gora argiztatuko dituzte, euskal herritarrek eta katalanek piztuko dituztenak batuta. Gailur berdeak errazenak eta irisgarrienak izango dira. Horietako batzuk egokiak izango dira mugikortasun murriztua dutenentzat ere. Jaizkibelera igotzeko, adibidez, autobusak egongo dira. Beste mendiak, gailur gorriak, zailtasun tekniko eta fisiko handiagokoak dira, Erdialdeko Pirinioan daudenak gehienbat, eta mendizale trebatuak igoko dira soilik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Miguel Angel Blancoren hilketa salatzeko manifestazio bat, Bartzelonan, 1997ko uztailaren 14an. ©EFE

AHURRETAN SARTU EZINEZKO 48 ORDU

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Uztailean beteko dira 25 urte ETAk Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotzia bahitu eta hil zuela. 'Euskal' zen ororen aurkako olde bat ekarri zuen atentatuaren aurkako erreakzioak, BERRIAk elkartu dituen orduko hiru kazetariek oroitu dutenez. Abertzaletasunak batuta erantzun zion.
 ©BERRIA

Presoak eztabaidagai

Iosu Alberdi

1990eko hamarkadako tentsio gune nagusietako bat izan zen espetxe politika. Presio egiteko «fronte» propio bat ireki zuen ETAk, eta sakabanaketa amaitzeko exijitu zuen Eusko Legebiltzarrak.
 ©ZIPI / EFE

Itzalak argiztatzeko

Iosu Alberdi

Madrilek konpromisoa azaldu du Sekretu Ofizialen Legea eta CNIren kontrolerako legea aldatzeko. Oraingoz, baina, EAJk bakarrik aurkeztu ditu proposamenak.
Manifestazio amaiera, atzo, Iruñeko Askatasun plazan. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Torturaren aurkako oihu zabala Iruñean

Joxerra Senar

Ehunka lagunek torturaren aurka «ahotsa altxatzera» deitu dute, eta ez errepikatzeko bermeak jartzea galdegin. Sareak ontzat jo du kasu guztien ikerketa ofiziala abian jartzea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...