Motozale bat hil da Zornotzan, istripuz

33 urteko gizon batek bizia galdu du istripuz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez

Amorebieta-Etxanoko errepide baten artxibo irudia. ARITZ LOIOLA / FOKU
2022ko ekainaren 24a
17:11
Entzun

33 urteko gizonezko batek bizia galdu du Zornotzan (Bizkaia), moto istripu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 13:20an gertatu da, Zornotzako Ibarra auzoan. Udaltzainak, Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak joan dira istripua izan den lekura. Larrialdi zerbitzutakoak saiatu dira suspertzen, baina ezin izan dute ezer egin. Zubipunta industriagunetik gertu izan da ezbeharra, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.