Pilota

Lazkaoko Lapke XVII. BERRIA Txapelketako txapeldun

Hiru hilabete pasako lehiaren ondoren, Euskal Herriko bi pilota elkarterik onenak elkarren aurka aritu dira finalean, Hernaniko udal pilotalekuan. Finaleko hiru partidak irabazi ditu Lazkaok.

2022ko ekainaren 26a
17:02
Entzun

Goierrira doaz XVII. BERRIA Txapelketako txapelak. Gaur jokatu da finala Hernanin (Gipuzkoa), eta hiru mailatan nagusitu dira Lazkaoko Lapkeko pilotariak Tolosaren aurka. Eurak ziren faboritoak, baina ez zen espero hiru neurketetan gailentzea.

Kadeteetan, Izagirre eta Karregal lazkaotarrak 22-4 irabazi diete Tolosa eta Castro tolosarrei. Gazteetan, Zubizarreta-Telleriak 22-19 Amondarain-Gabirondori. Eta, azkenik, nagusietan, esperientzia handiko lau pilotariren arteko lehian, Senar-Garmendiak 22-5 irabazi diete Elola-Aizpururi.

Gazteetan, espero bezala, oso neurketa lehiatua izan da, eta ezustekoa, berriz, nagusien mailakoa izan da. Sari banaketan izan da, besteak beste, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.