Kolonbia

Gutxienez lau pertsona hil dira zezen plaza bateko harmailak erorita

Haur bat dago hildakoen artean. Beste 300 pertsona zauritu dira. Halako ikuskizunak debekatzeko eskatu du Petro hautaturiko presidenteak

Harmaila erori den unea, bideo batetik ateratako irudian. BERRIA
Edu Lartzanguren.
2022ko ekainaren 27a
08:01
Entzun

Corraleja deritzon ikuskizun batean gutxienez lau pertsona hil dira eta beste 300 zauritu, Kolonbiako erdialdean. Dozenaka ikusle hartzeko egurrezko egiturak huts egin du, eta erori egin da.

Tolima departamenduko El Espinalen gertatu da ezbeharra. Corraleja batean, zezena askatzen dute plazaren erdian, eta ikusleak jaitsi egiten dira haren aurrean korrika egitera. Plazetako asko behin-behineko egiturak izaten dira, egurrez eraikitakoak.

Hiru solairu zituen El Espinalen eroritakoak. Jendea hondakinen artean zegoelarik, zezenak plazan jarraitzen zuen. Parte hartzaile batzuek gelditu egin dute, eta labankadaka hil dute hantxe.

Jose Ricardo Orozco Tolimako gobernadoreak emaniko datuen arabera, zaurituetako batzuk hil ala biziko egoeran daude.

Joan zen astean eginiko bozetan Kolonbiako presidente hautaturiko Gustavo Petrok tokian tokiko agintariei eskatu diezenzenketak debekatzeko. «Alkateei eskatzen dietjendearen edo animalien heriotza tartean duten ekitaldiak ez baimentzeko». Izan ere, larunbatean bertan hainbat pertsona zauritu ziren ikuskizunean, eta hilaren hasieran gazte bat hil zen, adarkatuta, Repelon herrian. Abuztuaren 7an hartuko du Petrok presidente kargua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.