Indarkeria matxista

Eraso matxista bat salatu dute Zornotzan

Larunbat goizaldean gertatu zen. Elkarretaratze bat egin dute gaur eraso matxista gaitzesteko.

Eraso homofobo eta matxisten aurkako protesta bat Zornotzan, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2022ko ekainaren 27a
09:23
Entzun

«Beste eraso matxista bat Larrea auzoan. Autodefentsa deia kuadrilla eta herrian». Horrela salatu dute Zornotzako (Bizkaia) mugimendu feministako kideek larunbat goizaldean Zornotzako auzo batean gertatutako eraso matxista. Anboto.org hedabideak eman du eraso matxistaren berri, eta, zehaztu dituen datuen arabera, larunbat goizaldean gertatu zen, plazatik 900 metro ingurura, Larrea auzoan.

Mugimendu feministaren antzera, gaitzespen oldera batu da Zornotzako Udala ere, eta elkarretaratze batera deitu du gaur arratsalderako: 18:30ean bildu dira, plazan. Dozenaka lagunek egin dute bat protestarekin, eta irmo azaldu dute gaitzespena. Adierazpen instituzional bat ere plazaratu du, eta nabarmendu dute «emakumeen bizitzaren, askatasunaren, duintasunaren eta erabateko herritartasunaren aurka egiten duten eraso ororen aurka egiteko konpromiso irmoa» dutela. «Emakumeenganako indarkeria emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazle bortitzena da», gaineratu dute idatzian.

Orain dela bi aste beste bi eraso salatu zituzten herrian; horietako bat Larrea auzoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.