Albistea entzun

Literatura

Iban Illarramendik eta Eider Perezek irabazi dute Etxepare saria

'Kiratsa' album ilustratuarekin eskuratu dute saria. Arkakuso baten abenturak ditu kontagai, eta Pamielak argitaratuko du, udazkenean.

Iban Illarramendi eta Eider Perez sarituak, gaur goizean, Iruñean.
Iban Illarramendi eta Eider Perez sarituak, gaur goizean, Iruñean. Etxepare Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko ekainak 27

Zer den usain, zer lurrin, zer kirats... Arkakuso bat Pantxi txakur dotorearengana iritsi da, eta biak, triska, zapart eta jauzi, usain bila abiatuko dira. Usain on eta usain txarrei buruzko kontakizuna ondu dute Iban Illarramendi ilustratzaileak eta Eider Perez idazleak, eta harekin irabazi aurtengo Etxepare saria: Kirats izeneko album ilustratuarekin. 5.000 euroko saria eskuratu dute, eta baita lanaren argitaratzeko bidea ere, Pamiela argitaletxearen eskutik, udazkenean. Gaur goizean egin dute saria banatzeko ekitaldia, Iruñeko Chundarata liburu dendan.

Denera, 35 lan aurkeztu dira aurten haurrentzako album ilustratuen Etxepare sarira, eta Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatutako epaimahaiak hartu du Kiratsa-ren aldeko erabakia. Testuaren eta ilustrazioaren arteko «goi mailako» uztarketa goratu dute. «Testua ezin egokiagoa da album baterako: laburra, errimaduna, aberatsa eta onomatopeietan oinarrituta. Ilustrazioak dotoreak dira, sofistikatuak —hainbat oihartzun eskaintzen dute, hala nola Renee Magritteren zeruenak— eta, batez ere, oso narratiboboak eta musikaltasunez beteak».

Nafarroako 22 toki entitatek antolatzen dute Etxepare sariketa, haien euskara zerbitzuen bidez, eta hamasei dira dagoeneko babestu dituzten album ilustratuak. Horrekin batera, Iruñeko Udalak ilustratzaile eta idazleen arteko BikoTeka topaketak antolatzen ditu, eta azken edizioan hartu dute parte, hain justu, aurtengo saridunek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©Idoia Zabaleta / Foku

Itzal jokoetan aritzea

Yasmine Khris

Ia berrogei urte daramatza Fernando Reyk itzulpen lanetan, italieraren eta euskararen artean. Lotsaz onartu du ez dela bidaiatu zalea, baina liburuak baliatzen zaizkio Danteren hizkuntzaren munduan murgiltzeko, betiere ofizioa ilunpean mantenduz.

 ©BERRIA
Alkaizaren eta Ibarzabalen arteko solasa udako 'Bertsolari'-n

Alkaizaren eta Ibarzabalen arteko solasa udako 'Bertsolari'-n

Berria

Haizea Beruete, Ana Galarraga, Balentin Larrea, Mateo Mujika eta Piarres Ibarrart ere izan dituzte aipagai aldizkariaren zenbaki berrian

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...