Ezbeharra

Bi eraikin hustu dituzte Bilbo erdigunean, patioaren zati bat erori dela eta

Poza kalean gertatu da ezbeharra, eta langile bat zauritu da. Hogei sendi etxetik atera behar izan dituzte.

Poza kalearen irudi bat, artxibotik hartuta. JAVIER ZORRILLA / EFE
2022ko ekainaren 28a
09:59
Entzun

Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, Bilbo erdigunean dagoen Poza kalean, 18:45 inguruan. Auzokideen arabera, burrunba handi bat entzun zen, eta, hots hori nondik zetorren ikustera joan zirenean, irudi suntsigarri batekin egin zuten topo: 59. eta 61. eraikinen patioaren zati handi bat behera erori zen.

Guztira, hogei bat sendi bizi dira eraikin horietan, eta, prebentzio gisa, etxetik kanpo pasatu behar izan dute gaua. Asko senideen eta gertukoen etxera joan dira. Beste zazpi bizilagun, berriz, Alde Zaharrean dagoen hotel batera eraman dituzte.

Suhiltzaileen arabera, litekeena da «makina pneumatikoen erabilera» dela-eta gertatu izana; izan ere, atzo goizean bertan eraikuntza lan batzuk hasi zituzten eremu horretan. Hainbat bizilagunen arabera, baina, ezbeharra gertatu baino hainbat ordu lehenago hondeamakina handi bat ikusi zuten eraikuntza lanen inguruan, eta eraikin barrura sartzen saiatzen ari zen, «zailtasun handiz».

Ezbeharraren ondorioz, langile bat zauritu zen. Basurtuko ospitalera eraman behar izan zuten. Antza, ez zuen zauri larririk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.